XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus dezagun bada xehetasunez arro hauetako bakoitza.

DEBA ARROA Deba da mendebaletik hasita Gipuzkoako lehen ibaia.

55 kilometroko luzera izaki, bere arroak 531 km.ampsup2;ko azalera hartzen du.

Arlabango mendizerran sortzen da Leintz-Gatzagako partean eta Deba herrian sartzen da itsasora.

Eskoritzaz geroz guztiz kutsatua aurkitzen da eta inolako arrainik ez da ageri.

Ibar sakonetan zehar doa, mendi artean bidea irekiz.

Adar askoren urak hartzen ditu, nagusienak hauek direlarik: Aramaiona, Angiozar, Azkarraga, Ubera, Ego, etab.

Oñati errekak bigarren mailako arroa osatzen dio, bertara Arantzazu, Araotz eta Urkulu erreken urak baturik.

Horretan, Debaren ibai adarrik nagusien bihurtzen da eta San Prudentzio auzoan elkartzen zaio.

UROLA ARROA Urola ibaia Aizkorri mendizerraren inguruetan sortzen da eta Zumaiako herrian itsasoratzen.

Zalantzarik gabe, arro hau da Gipuzkoako ibai guztien artean mendartean gehien sarturik doana.

Bere adar diren erreka txikiez at, Errezil, Ibaieder eta Urrestila errekak bakarrik dira aipagarriak.

Hauek bakarrik bait dute itxurazko ur-kantitatea.

Ibai luze samarra den arren, Urola arroak hartzen duen azalera txikia da.

Aldi berean, malda handia du eta bere ibilbidean zehar korronte bare edo geldidun unerik ez dagoela kontutan hartzekoa da.